Urtarrilak 15-21 asteko 7 partidak jokatu ditu, eta Aiurri taldean 63. postuan sailkatu da. Arruti gozotegiko saria zain du, beraz. Zorionak!
“Aiurri” taldeko partaideen artean, astero-astero, sari bat zozkatuko da. Sariduna “Aiurri” taldeko partaideetako bat izango da, ez du zertan irabazlea izan behar. “Onena” ez, baizik eta hasieratik “parte hartzailea” saritzea erabaki duelako erredakzio batzordeak. Saria eskuratu nahi duenak aste osoko partidak jokatu beharko ditu, nahitaez. Irabazlea Aduna, Amasa-Villabona, Andoain, Asteasu, Larraul, Urnieta eta Zizurkil udalerrietan bizi, ikasi edo lan egiten duena izan daiteke.
Eskualdeko produktuak
Aiurrik tokiko produktuen aldeko apustua egin nahi du. Aspillako, saskia, Arruti gozotegiko kutxa eta Mizpiradi sagardotegiko botilak zozkatu dira aurreko hiru denboraldietan. Denboraldi honetan Arruti gozotegiko saria zozkatuko dugu. Zorte on!
'Aiurri' taldean parte hartzeko aukera zabalik dago. Nola parte hartu?
- Egunean Behin APPa deskargatu behar da parte hartu ahal izateko.
- 'Aiurri' taldean parte hartzeko ESTEKA hauxe da.
- Taldera batu eta joka ezazu, animo.