Aiztondoko Eskola Publikoaz Harro kalejira, larunbatean

Ainhoa Gil 2024ko urt. 25a, 10:00

Iazko kalejirako parte-hartzaileak, Joxe Arregi plazatik abiatu aurretik

Aiztondoko Eskola Publikoaz Harro! plataformak deituta, kalejira koloretsua egingo da larunbat honetan Amasa-Villabona eta Zizurkil artean. 17:00etan hasiko da ekitaldia.

Eskola publikoaren aldarrikapena egiteko kalejira egingo dute urtarrilaren 27an Aiztondon. Amasa-Villabonako Erreboteko plazatik abiatu, eta Zizurkilgo Joxe Arregi plazara iritsiko da kalejira. Jai giroan egingo dute ibilaldia eta bertan izango dira erraldoiak, buruhandiak eta ipotxak. 

Amaieran, eskolen arteko topaketa egingo dute Zizurkilen. Haur jolasak, tailerrak eta musika izango dira bertan, jai giroan murgiltzeko.

Besteak beste, hauek izango dira kalejirako parte-hartzaileak: Amasa-Villabonako erraldoiak, Larraulgo buruhandiak, Loatzo Musika Eskolako musikariak, Unai Mendizabal bertsolaria, Kontalari Bi, Adunatik Eskola Txikietako material salmenta, Fleming Guraso Elkartetik haurrentzako herri-kirolak, Otañoko Guraso Elkartetik aurpegi margoketa, Haurreskolek antolatutako Txiki Gunea, Arabiar pastak, Trentza nigeriarrak...

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!