Babes handia Aiztondoko Euskal Eskola Publikoaren aldeko kalejiran

Irune Alfonso 2024ko urt. 28a, 09:01

Aiztondoko Euskal Eskola Publikoaz Harro Taldeak deituta, kalejira jendetsua egin dute Villabonako Errebote plazatik, Zizurkilgo Joxe Arregi plazaraino. Aiztondo bailarako herritarrek indar handiarekin parte hartu dute deialdian. 

Aiztondoko haur eskolak, Adunako herriko eskola, Alkizako herri eskola, Amasa-Villabonako Fleming herri eskola, Asteasuko Pello Errota, Larraulgo herri eskola eta Zizurkilgo Pedro Mari Otaño herri eskola eta San Millan izan dira ekimenaren ardatza. 

Kalejiran, guraso, haur, zein herritarrak parte hartu dute, erraldoi eta buruhandiak, ipotxak, eta Loatzo Musika Eskolako musikariekin batera. Ondoren, Zizurkilera iritsi eta Unai Mendizabalen bertsoen unea izan da. Jarraian, umoregileei tartea eskaini zaie. Amaieran, ekimenean parte hartutako taldeko argazki handia atera eta jolasak antolatu dituzte haurrentzat. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!