La Quadratik (50m) abiatu da taldea. Gallarraga (901m) eta Gañekogorta (999m) igo ondoren, La Quadrara itzuliko dira, Nocedaleko urtegitik pasata.
Irteeraren iraupena sei ordu ingurukoa da eta luzera 17 kilometrokoa. Izena emateko, telefono honetara deitu behar da: 649717182 20:00etatik 22:00etara, edo Aizkardiren egoitzara gerturatu, ostegunean ordutegi berdinean. Otsailaren 16a da izena emateko azken eguna.
Irteera 07:00etan izango da Olaederra kiroldegitik.