Joseba Pagadizabalek eta Amaia Segurolak egin dituzte bozemaileen lanak. Irakurri duten agirian, “gizartea osatzen duten” hainbat eragile hartu dituzte jomugan; alegia, kontsumitzaileak, supermerkatuak, udalak, nekazarien sindikatuak, Gipuzkoako Aldundia, Espainiako gobernua eta Europako Batasuna.
Foru Aldundiko ordezkari politikoekin
Azkenik, Gipuzkoa plazan egindako ekitaldian, Joseba Pagadizabal eta Amaia Segurola bozemaileak Aldundiaren ataria joan eta Eider Mendoza Ahaldun Nagusiarekin eta Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuko zuzendari Xabier Arrutirekin elkartu dira, eta aurrez irakurri duten oharra eman diete.