Datorren asteazkenean aurkeztuko dute Donostian, MATX kirol proiektua

Aiurri 2024ko ots. 14a, 12:00

TOKIKOM sareak pentsatu eta landu du egitasmoa, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Laboral Kutxaren laguntzarekin. Arduradunen esanetan «euskarazko kirol komunitate berri bat» sortzeko intentzioarekin garatu den «proiektu estrategikoa» da MATX. 

Tabakaleran egingo da agerraldia eta proiektuaren nondik norakoak aurkezteaz gain, honen atzean dauden eragileak nortzuk diren ikusteko aukera izango da. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!