Azpiroz eta Juanenearen arteko partidatik irtengo da Kutxabank Masterseko bigarren finalista

Aiurri 2024ko ots. 14a, 13:01

Finaleko aurkariaren zain da Ansa urnietarra, ligaxkako bi partidatan Juanenea eta Azpiroz emaitza berberarekin (30-23) garaitu ostean. Larunbat honetan elkarren aurka ariko dira, 16:30ean hasita, Galarreta Jai Alai pilotalekuan.

Bigarren urtez jarraian txapela lortu nahi du Imanol Ansa Urnietarrak. Otsailaren 24an jokatuko da finala, eta asteburu honetako partidan jakingo du Ansak nor izango duen aurkari.

Juanenea garaitu zuen, bi aste atzera. Eta Azpiroz, aurreko astean. Oriamendi enpresak gogorarazi duenez,  Ansak zortzi puntu ditu eta Azpirozek eta Juaneneak ez dute punturik. Bien arteko partidako irabazlea finalista izango da, eta galtzailea kanporatua izango da. Partida 16:30ean hasiko da, Galarretan.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!