Jendetza bildu da pilotakada jasotako gaztearen aldeko elkarretaratzean

Ainhoa Gil 2024ko ots. 17a, 22:00

Elkarretaratze jendetsua egin dute Tolosan larunbat eguerdian. Inauterietan Ertzaintzaren pilotakada bat jaso zuen gaztearen senitartekoek eta lagunek deituta, ehunka lagun elkartu dira Triangulo plazan. Gertatutakoa argitzea, erantzukizunak hartzea eta gehiago ez errepikatzeko neurriak hartzeko eskaria luzatu dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!