Erremontea

Ansak Azpirozen aurka jokatuko du Kutxabank Masters txapelketako finala

Aiurri 2024ko ots. 19a, 10:27

Imanol Ansak Xabier Azpirozen aurka jokatuko du banakako finala, otsailaren 24an, Galarreta frontoian. Nafarrak hiru tantogatik gainditu zuen Juanenea (27-30).

Txapelketa garbia eta ona jokatu du Azpirozek. Atariko norgehiagokan Barrenetxea kanporatu zuen, eta Ansaren aurkako partida galdu ostean, nahitaez, Juaneneari irabazi behar izan dio. 

Nafarrak partida bere erosotasun eremura eramaten jakin zuen, tanto luzeekin eta partiduaren erritmoa jaitsi gabe. Argi zegoen aurkaria baino erosoago zegoela; era berean, Juaneneak ez zuen taktikarekin asmatu. Norgehiagoka luze eta gogor baten ostean, azken tantoetan fisikoki hobeto zegoenak irabazi zuen. Hala ere, Jauneneak partida osoan eutsi zion Azpirozi, eta, une oro, parekatuta egon zen partida. Erremontezaleek finalerdi ikusgarriaz eta biziaz gozatzeko aukera eduki zuten. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!