Zumeatarrako kirolariek zenbait lasterketatan parte hartu dute, asteburuan

Aiurri 2024ko ots. 19a, 10:55

Maila onean dira Zumeatarra kirol taldeko kideak. Zornotzan, Sevillan eta Garain izan ziren kirolariak.

Larunbatean, Triatloi saileko bi taldek Amorebietako Taldekako Erlojupekoan parte hartu zuten eta lasterketa bikainak egin zituzten.
 
Igandean, berriz, Sevillako Maratoian eta Garaiko Errelebo Mixtoen Duatloian izan zen Zumeatarra kirol taldea. Sevillari dagokionez, Ander Lazkanok denbora ona egin zuen; 42 km-koa, 2 ordu eta 27 minututan amaitu zuen. Garaiko errelebo mixtoan Andoaingo taldea hirugarren postuan sailkatu zen. SuperSprint Duatloi frogan, korrika 2 kilometro, bizikletan beste 7 eta, amaitzeko, korrika kilometro bat gehiago egin behar izan zuten taldeko lau partaideek.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!