Senior mailako bi taldeak etxean ariko dira, larunbat arratsaldez

Aiurri 2024ko ots. 24a, 08:00

Lehen jardunaldiko argazkia. Artxiboko irudia.

Leizaran Ernio eta Urnieta Artola senior mailako mutilen taldeak etxean ariko dira, asteburu honetan. Andoaindarren partida 18:30ean hasiko da, eta urnietarrena 19:00tan.

1.Lurraldeko senior gizonezkoen hamaseigarren jardunaldia ez da ona izan gure bi taldeentzat. Andoaindarrek Eibarren galdu zuten (25-19), eta urnietarrak ere esku hutsik itzuli ziren Zarautzetik (28-23).

Garaipenaren bidea berreskuratzeko aukera dute bi taldeek, asteburuan. Leizaranek Aritzbatalde jasoko du etxean (18:30), eta Urnietak Urola (19:00).

 

1.Lurraldeko senior gizonezkoa

Pos. Taldea Puntuak JP IP BP GP EA AT KT
1 LAUBIDE JATETXEA LEGAZPI 28 16 13 2 1 0 441 346
2 C.D.B. LEIZARAN ERNIO  23 16 10 3 3 0 404 349
3 ORDIZIA SIGLO XX  23 16 11 1 4 0 426 394
4 SORALUCE BKE 20 16 9 2 5 0 399 370
5 DONE PEDRO HONDARRIBIA  19 16 7 5 4 0 386 366
6 UROLA E.K. LAZTIMENDI 19 16 8 3 5 0 397 379
7 DECOTEXTIL  DONIBANE 15 16 6 3 7 0 427 418
8 MUGARRI INGOU ARRASATE 14 16 5 4 7 0 353 363
9 URNIETA ARTOLA HARATEGIA 11 16 5 1 10 0 382 395
10 MEK EIBAR ESKUBALOIA 11 16 4 3 9 0 383 378
11 ARITZBATALDE TABERNA Z.K.E. 9 16 4 1 11 0 394 474
12 PIZZERIA SALENTO ELGOIBAR 0 16 0 0 16 0 316 476

Neskak

Emakumezkoetan, Gipuzkoako Ligan, Urnietak Egia garaitu zuen (21-19). Asteburuan Txingudi liderraren etxean jokatuko dute. Euskal Ligan, atsedenaldiaren ostean, Leizaran Lanbroa Eibarren kantxan ariko da. Ea garaipena ekartzen duten etxera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!