Imanol Ansak banakako Kutxabank Masterseko titulua berretsi zuen Xabier Azpirozi irabazi ondoren (30-19). Urnietakoak jauzi handia eman zuen markagailuan, partidaren bigarren zatian.
Batez ere, finala sakean eta errestoan erabaki zen. Ansak zortzi tanto egin zituen saketik, markagailuan alde handia ezarrita. Azpirozi dagokionez, oso maila onean hasi zuen partida eta urnietarra estualdian jartzea lortu zuen. Hala ere, partida erdialdetik aurrera, faboritoak neurria hartu eta markagailuan aurre hartzeari ekin zion, azkenean, alde handia aterata.