Oinkariko dantzariak, bikain Oiartzungo aurresku txapelketan

Ainhoa Gil 2024ko ots. 26a, 10:39

Aurresku txapelketako kanporaketa jokatu zen asteburuan Oiartzunen eta bertan izan ziren Oinkariko dantzariak. Primerako emaitzak lortu zituzten gainera, izan ere, lehen postua lortu zuen Jurgi Errandonea andoaindarrak eta bigarren sailkatu zen Julen Lertxundi asteasuarra. Argazkian, kanporaketan parte hartu zuten Oinkariko kideak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!