Abian da Errigoraren udaberriko kanpaina, "Eutsi gureari!"

Aiurri 2024ko ots. 27a, 10:11

Hamar urteko langa gaindituta, badator Errigoraren udaberriko kanpaina, "Eutsi gureari!". Hala, martxoaren 13ra bitarte ekimenak eskaintzen dituen produktuen hautaketa egiteko aukera izango dute interesa dutenek. 

Azken urteetako eskemari jarraiki, "urte guztirako eskaerak egitea" proposatzen du Errigorak: "Oliba-olio birjina estra bidoi handietan eskainiko dugu eta gainontzeko  produktuak 12 unitateko sortetan, arroza izan ezik 6ko lotetan banatuko dena". Nolanahi ere, hiru berrikuntza nagusi ditu 2024ko eskaintzak, ardo bereziak, ardo gorenak eta babarrun gorriak

 

Aurten, webgunea izango da eskaerak jasotzeko bide nagusia. Hala ere, telefono bidez ere egin ahal izango dira eskaerak. Hegoaldetik deitzeko +34 848 87 12 23; Ipar Euskal Herritik, ostera, +33 532 09 35 45. Apirilaren amaieran edo maiatzaren hasieran jasoko dituzte eskatzaileek produktuak bakoitzaren herrian, eskaera egitean aukeratutako gunean, zehaztutako egutegi eta ordutegian. Online eginez gero, bi zatitan ordaintzeko aukera izango da. Bestela, dena batera ordain daiteke, eskudirutan, produktuak jasotzerakoan.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!