Martxan da "Emantzipa" dirulaguntza, gazteen emantzipaziorako

Aiurri 2024ko ots. 28a, 11:14

Abian ipini du Eusko Jaurlaritzak "Emantzipa" dirulaguntza, 25 eta 29 urte bitarteko gazteen emantzipazioari begira. Otsailaren 20an ireki zen  epea eta azaroaren 29ra bitarte izango dute aukera herritarrek programan parte hartzeko. Hilero, 300 euroko  laguntzak eskaintzen ditu, gehienez, 24 hilabetez. Dirulaguntzak etxebizitza libre baten alokairu, hipoteka edo mailegu pertsonaleko gastuetara egon behar du zuzenduta.

Gutxieneko zenbait baldintza bete behar ditu eskatzaileak:

  • 25 eta 29 urte bitarteko adina.
  • Gutxienez urtebetez erroldatuta EAEko edozein udalerritan edo azken 10 urteetan etengabeko errolda 3 urtez.
  • Hileroko ordainketa egiaztagarria duen alokairu- edo salmenta-kontratu baten titularra izatea.
  • Beste etxebizitza baten jabe ez izatea.
  • Ohiko bizileku iraunkorra izatea etxebizitzan.
  • Errentatzailearekin bigarren mailara arteko familia-loturarik ez izatea.
  • Alokairua, hipoteka edo mailegua banku-transferentziaz edo Bizum bidez ordaintzea, besteak beste.

Bestalde, zenbait baldintza ekonomiko bete behar dira laguntza eskatu ahala izateko:

  • Banakako urteko diru-sarrerak 3.000 eta 28.000 euro artekoak izatea.
  • 3.000 eta 34.000 euro arteko urteko diru-sarrera bateratuak izatea.
  • 75.000 eurotik gorakoa ez den ondarea izatea.

Zalantzak argitzeko hainbat bide izango dituzte herritarrek: 945015591 telefonora deituta, emantzipa@euskadi.eus posta elektronikoaren bidez eta GAZ Emantzipaziorako zerbitzuaren bidez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!