Luizia Aduna eta Andoain arteko errepidean

Ainhoa Gil 2024ko ots. 28a, 12:33

Atzoko euri jasek luizia eragin zuten Aduna eta Andoain batzen dituen errepidean. Gauean hasita eta gaur goizera arte lanean aritu dira luiziak errepidera bultzatako lurra kentzen eta errepidea zabalik egon da zenbait orduz. Eguerdian, ordea, enbor bat erori da errepidera eta egoera aztertzen ari dira uneotan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!