Aiztondoko Udaleku irekietarako begiraleak aukeratzeko deialdia

Ainhoa Gil 2024ko mar. 1a, 15:56

Aiztondo Zerbitzuen Makomunitateak udaleku irekiak antolatzen ditu udan; Adunan, Alkizan eta Larraulen. Martxoaren 4tik 22ra zabalik izango da begirale izateko deialdirako izen-ematea.

Izena eman ahal izateko, derrigorrezkoa izango da 18 urte beteta izatea, DBH tituluaren jabe izatea, euskara ulertu eta ongi hitz egitea, elkarrizketa eta talde dinamika gainditzea eta curriculuma zein agiri guztiak aurkeztea.

Horrez gain, kontuan hartuko da aisialdiko zuzendari edo begirale titulua izatea, ikasketa maila, prestakuntza ikastaroak izatea, EGA, lan esperientzia edota Aiztondo bailara ezagutzea.

Izena emateko, bidali curriculumak lanpoltsa@hezten.eus helbidera, 'Aiztondoko udalekuak' izenpean. Ez da epez kanpoko eskaerarik onartuko.

Begiraleen elkarrizketa apirilaren 19an izango da, arratsaldez, Adunan.

Udaleku irekiak ekainaren 24tik uztailaren 19ra egingo dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!