Gipuzkoako nekazariek eta abeltzainek Batzar Nagusietara eraman dituzte eskakizunak

Aiurri 2024ko martxoaren 1a

Gipuzkoako nekazariak eta abeltzainak Batzar Nagusietara iritsi dira traktoreekin eguerdian, ENBA eta EHNE sindikatuek eta GEBE Gipuzkoako Baso Elkarteak deituta. Goizetik abiatu dira Gipuzkoako hainbat eskualdetatik, eta eskakizun-sorta biltzen duen agiri luze-zabala utzi dute Batzar Nagusien egoitzan. Argazki--bilduma, eta lau bideo (etorrera, agiriaren irakurketa, antolatzaileen balorazioa, eta Urnietako hiru gaztetxoen adierazpenak), ikusgai: 

Agiria osorik, hemen.

Agiriaren eskutik, hainbat arlotan banatu dute eskakizunen atala. Hona zeintzuk diren: erakundeen, jendartearen eta sektoreen arteko harremana; ingurumena eta lurra; fiskalitatea; basogintza; basa fauna; azokak; agroseguroa; elikagai katea; azpiproduktuak eta hondakinak; gazteak eta belaunaldi aldaketa; erosketa publikoa; eta azkenik, nekazalturismoa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!