Aurreko asteburuko eskubaloi jardunaldia atzeratu egin zuten

Aiurri 2024ko mar. 5a, 11:54

Martxoko lehen asteburuko eskubaloi jardunaldia bertan behar utzi zuen Gipuzkoako Federazioak.

Honakoa argudiatu zuen Gipuzkoako Federazioak: "Lehiaketarik ez da jokatu, indarkeria-mota guztiak aho batez gaitzesten direla adierazteko. Jokatu ez den jardunaldia, beste data batera atzeratuko da". Auzia otsailaren 17an kokatu behar da, senior emakumezkoen Tolosa CF eta Saieko taldeen arteko partidan. Epaileak neurketa bertan behera uztea erabaki zuen, Tolosako entrenatzaileak epaileari eraso egin ondoren.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!