Denok Danena taldearen emaitza bikainak

Ainhoa Gil 2024ko mar. 6a, 20:22

Liga Nazionaleko jardunaldia jokatu zen Zizurkilen joan zen larunbatean, eta Denok Danena taldeak emaitza ederrak izan zituen etxean.

Urte askoren ondoren, aurten berriz lortu dute Ligarako 15 urtez azpiko taldea ateratzea. Eneko Mesa, Sergio González, Mohamed Reda el Byad, Joel Ropero eta Zigor Urretabizkaia aritzen dira talde horretan. Pozik egin dute iragarpena Denok Danena taldeko kideek, harrobia atzetik indartsu datorrelako.
 
Martxoaren 2ko jardunaldian emaitza bikainak lortu zituen hainbat pultsularik, zenbait txapelketatan parte hartzeko gutxieneko markak lortuz:
 
- Sergio Gonzalez eta Mohamed Reda El Byadek  Espainako 15 urtez azpiko txapelketarako.
- Elena Mangas, Allison Rivera, Ekaitz Cortajarena eta Eki Lizasok Espainiako Absoluto Txapelketarako.
- Eki Lizasok Europeorako eta Mundial Juniorrerako.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!