Jendetza elkartu da Martxoak 8ko Aiztondoko manifestazioan

Ainhoa Gil 2024ko mar. 8a, 21:33

Irradaka dantzatu ondoren irten da manifestazioa Joxe Arregi plazatik. Jendetsua izan da Aiztondoko Mugimendu Feministak deitutako manifestazioa. Zizurkildik Villabonarako bidea, hainbat aldarrikapen oihukatu dituzte. Erreboteko plazan, manifestua irakurri dute eta, Iraia Cambra gazteak bertaratutakoak hunkitu ditu kantuz.

Honako adierazpena irakurri dute Villabonako udaletxeko balkoitik:

"Aurten, berezia da martxoaren 8a. Aurrekari historiko batetik gatoz, azaroak 30eko Grba Faminista Orokorretik. Azaroaren 30ean kaleak aldarriz bete genituen Euskal Herriko txoko guztietan. Argi utzi genuen sistema honek ito egiten gaituela, sistemak berak erabakitzen duela nork merez duen zainza eta nork ez, noi dagokion zeiantzea eta nori ez. Zaintza sistema publikoa, bizitza duinen bermea eta zaintza langileen baldintza duinak borrokatu ditugu azken hilabete hauetan.

Martxoak 8 den honetan gure aldarria ozen oihukatzen jarraitu nahi dugu: zaintzak erdigunean jarriko dituen sistema bat behar dugu! Zaintzak soilik egiten du posible bizitza! Ikusi besterik ez da palestinar herria jasaten ari den genozidio eta sarraskia. Badakigu emakumeen gorputzak direla lehen konkista-lurraldeak, beraz, Euskal Herritik elkartasun eta maitasun osoa Palestinar herriari.

Gure bizitzen aurka antolatzen den sistema hau ez dugu erreproduzituko, ziantzarako eskubide kolektiboa erdiesteko modu bakarra mobilizatzea da! Kalean dago erantzuna! Ez ditugu onartuko batzuk saltzen dizkiguten hitz politak, EAEko zaintza itunarekin egiten ari diren bezala. Itun horretan, ez bada publifikazioaz hitz egiten, ez baldin bada pribatizazioaren aurka hitz egiten, ez baldin bada atzerritartasun legea deuseztatzeaz hitz egiten, ez goaz inora.

Feministon urtea da hau Euskal Herrian, inoiz baino indartsuago gaude! Badakigu bidea zaila dela, baina antolatuta gaude eta sistema honekin bukatuko dugu behin betiko. Borroka hau denona da; zurea, nirea, gurea.

Ezin aipatu gabe utzi azken asteetan herri hau nabari astindu duen gertakarietako bat. Ertzaintzak sei pertsona zuritu ditu, gutxienez, azken asteetan, sei pertsona. Erraz esaten da. Teorian gu zaindu beharko gintuzkeen erakunde hau da egungo polizia eredua. Eta guk, oso argi daukagu, ERtzaintzak ez gaitu zaintzen, nire ahizpek bai; herriak bakarrik salba dezake herria. Xuhar, familia eta lagunak: mugimendu feministatik doakizuela gure maitasun eta besarkadarik beroena. 

Udaberriarekin batera dator aurten feminismoaren loraldia. Ahizpa, lagun, marika, trans, langile, bollera, ikasle, auzokide; altxa eta jarri martxan. Denon artean erreko dugu zapaltzen gaituen sistema.

Kaleetan ikusiko dugu elkar. Izan gaizto!"

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!