Deitzaileen ustean, "Osakidetzaren egungo egoera arduradun politikoek aspaldian egindako plangintza eta kudeaketa politiko arduragabearen eta negatiboaren emaitza da".
Lehen Mailako Arreta lehengoratzea aldarrikatzen dute, proposamen sortarekin:
- "Mediku berak paziente baten osasun-arazoen jarraipena egin ahal izatea (longitudinalidadea).
- Sarbide-ekitatea bermatzea, arreta presentziala lehenetsiz.
- Beharrezkoak diren baliabideez hornitu behar da (finantzaketa nahikoarekin, aurrekontu sanitarioaren % 25era handituta, gu- txienez), eta lehen mailako arretaren eta arreta espezializatuaren arteko arrakala gutxituz.
- Antolatzeko autonomia zabala ematea, eta sistema publikoa he- rri txikien errealitateari egokituz.
- Eskainitako zerbitzuak handitzea, osasunean ekitatea bermatzeko: mentala, lanekoa, komunitarioa, prebentiboa, aho-hortzetakoa, fisioterapia, geriatria...".
Manifestazioa arratsaldeko 17:00tan abiatuko da Donostiako Boulevardetik:
