Laxaro Oyarbide eta Jose Manuel Aizpurua maila onean aritu dira Ehiza Ibilaldietako Espainiako kopan

Aiurri 2024ko mar. 19a, 16:25

Zenbait andoaindar eta urnietar Gaztela-Mantxako Mentrida herrian izan dira Ehiza Ibilaldietako Espainiako Kopan parte hartzen. Oyarbide Master mailako txapelduna izan da eta Jose Manuel Aizpurua bosgarren postua sailkatu da beteranoen mailan. Iraitz Oyarbide urnietarrak ere postu ona lortu zuen, sailkapen orokorrean 15. postuan geratuta.

300 parte hartzailetik gora izan ziren Mentrida herrian, horietatik, zenbait, urnietarrak eta andoaindarrak. Txapelketa hau Europako kopara jauzi egiteko aukeraketa lehiaketa bat izan da. Apirileko lehen astean Europako txapelketa egingo da Malagako Antequera herrian. Laxaro eta Iraitz Oyarbide zein Jose Manuel Aizpurua bertan izango dira, eskualdeko beste ehiztari batzuekin batera. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!