KORRIKA

Inoizko jarraipenik handiena izan du KORRIKAk, plataforma digitalean

Aiurri 2024ko mar. 25a, 11:36

Iturria: AEK

Hamaika egunez, Euskal Herrian barrena ibili dira zoro zoragarriak korrika. Hala, makina bat herritarrek jarraitu du zuzeneneko emisioa: EITBren datuen arabera, 1.700.000 ikustalditik gora izan dira, aurreko edizioan baino ia % 25 gehiago. Batez beste 1.100 erabiltzailetik gora egon dira aldi berean lasterketa erraldoia gertutik jarraitzen, eta uneren batean 6.000 ingurura iritsi da kopurua. 11 bat minutu egon dira batez beste.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!