Denok Danena taldearen emaitzak

Ainhoa Gil 2024ko mar. 27a, 16:57

Martxoaren 23an, Gasteizen, Euskadiko Senior eta Federazioen arteko txapelketa izan zen. Bertan izan ziren Denok Danena taldeko hainbat kide.

Gipuzkoako Selekzioarekin, emakumezkoen taldean, Danenatik, Izarne Marko, Allison Rivera eta Amaia Blanco aritu ziren; gizonezkoen taldean berriz, Ekaitz Cortajarena, Jon Kepa Cortajarena, Beñat González eta Jon Ander Iriarte.Gizonezkoetan Gipuzkoa izan zen talde txapelduna eta emakumezkoen taldeak berriz, 2. postua lortu zuen.

Banakakoetan Ekaitz Cortajarenak 3. postua lortu zuen maila guztietan.

Oraingoan, bikain aritu zen lehiatzen Izarne Marko taldekidea. Euskadiko marka berriak ezarri zituen 49 kilo kategorian, total olinpikoan, eta  Espainiako Txapelketara joateko gutxieneko marka ere lortu zuen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!