Urnietan, Ergoien auzoan, hedadura handiko gasolindegia eraikitzeko lanekin aurrera darraite. Ez, ordea, iragarri zuten erritmoan. Izan ere, sei hilabete atzera, sasoi honetarako zabalik izango zela aurrikusi zuen Jaen probintziako Linares hirian egoitza duen MLC Energia enpresak. Lanak, ordea, ez dira amaitu.
🙌🏼 ¡MLC ENERGÍA CONTINÚA CRECIENDO! 👏🏽
— MLC Energía (@MLC_energia) September 29, 2023
🏗️⛽ No te pierdas ni un solo paso de nuestro avance en MLC Urnieta, Guipúzcoa.
📍 Calle Bo. Ergoyen, 21, 20130 #Urnieta, Gipuzkoa#mlcenergía #estaciondeservicio #gasolinera #gipuzkoa pic.twitter.com/jF5hkig2Wh
22.000 metro karratuko lur azalera da. Trafiko pisutsuaren sektorearentzat erakargarri izan nahi duen iragarpena egiten du MLC Energia Andaluziako enpresak: "25 kamioik aldi berean gasolina betetzeko gaitasuna, kamioiak bertan egoteko gune segurua, hotela, jatetxea, gimnasioa, relax gunea, ileapaindegia eta askoz gehiago...".