Mikel Iturriarekin batera Enekoitz Azparren, Victor de la Parte, Asier Etxeberria, Txomin Juaristi, Gotzon Martin eta Iker Mintegi lehiatuko dira elastiko laranjarekin. Azanza zuzendariarentzat garrantzia bereziko astea da, hastear dagoena: "Indurain Sari Nagusia oso lasterketa garrantzitsua da guretzat, maila handikoa, eta azken urteetan top mailako parte-hartzea izan du, Itzulia baino lehen ospatzeagatik. Guk talde lehiakorra aurkezten dugu, nabarmentzeko eta Itzulian izan nahi dugun dinamikan sartzeko".
Proba zuzenean jarraitu ahal izango da EITBn (15:00) eta Eurosporten (15:30). World Tourreko txirrindulariez osaturik dago tropel erdia. Maila handia espero da, beraz.