111 Akademia Saria azken txanpan sartzear da

Aiurri 2024ko apirilaren 1a

Antolatzaileek laster jakinaraziko dute finalisten zerrenda.  2023. urtean euskal literaturak utzitako uzta osotik zazpi liburu iritsi dira finalaurrekora.

Hauexek dira akademiakideek bozkatu beharreko liburu zerrenda:

  • Castillo Suarez ALASKA.
  • Eneko Bidegain BICHTA ÉDER.
  • Oihane Amantegi CAYO HUESO.
  • Josebe Blanco HAUSNARREAN.
  • Miren Agur Meabe ITZULERAK.
  • Karmele Jaio MAITASUN KAPITALA.
  • Juan Kruz Igerabide URA SALTOKA.

Sari-banaketa ekitaldia, Amasa-Villabonan

Azken urteotan ohitura bilakatu denez, sari banaketa ekitaldia Amasa-Villabonako HIKA txakolindegian egingo da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!