2023ko 111 Akademiaren Sariko finalistak aurkeztu dituzte

Aiurri 2024ko api. 3a, 07:00

2023. urteko 111 Akademiaren Saria nori eman erabakitzeko 111 Akademiak hirugarren eta azken bozketa txanda martxan jarri berri du. Epaimahaikideek Eneko Bidegainen "Bichta éder" eta Karmele Jaioren "Maitasun kapitala" liburuen artean aukera egin beharko dute.

Bi horien artean hautatu beharko dute sariduna akademiakideek apirilaren 28ra bitartean. Gauzak ondo bidean, 111 Akademiak apirilaren amaieran emango du ezagutzera 2023ko 111 Akademiaren Saria.

Sari banaketa ekitaldia, ohi bezala, Amasa-Villabonako HIKA txakolindegian izango da.

"Bichta éder", Eneko Bidegainen ahotan

"Maitasun kapitala", Karmele Jaioren ahotan

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!