Hondarribia Bidasoaren aurka ariko da Leizaran, Artalekun. Denboraldi erregularra egiten ari dira, iazko ibilbidea errepikatuz. Bigarren postua ziurtatuta, liga amaitzean igoera fasea jokatuko dute.
Urnieta Artola Harategia taldeak, berriz, mailari eusteko lanak izan ditu. Azken jardunaldia Elgoibarren jokatuko dute, sailkapenaren azken postuan dagoen taldearen aurka. Azken aurreko postuan da Urnieta, eta garaipenarekin amaiera eman nahi diote Ligari. Olaizaga kiroldegian ariko dira.