Partaidetza mugatzea garraioari lotuta dago. Izan ere, aurreko urteetan partaideen erdiak trena baliatu zuen irteerara iristeko. Honakoa adierazi du Fortuna taldeak, ohar bidez: “Aurten, Donostiatik Irunera egiten ari diren abiadura handiko trenaren Loiola eta Kaputxinos tuneletako lanek, Renferen zerbitzua nabarmenki murriztu egingo dute eta horrek zuzenean eragingo dio lasterketari. Egoera honek ez du bermatzen azken urteetako parte hartze kopuruekin garraio eroso eta seguru bat izatea. Hori dela eta 2024ko Behobia-Donostian parte hartzea 27.000 parte hartzailera mugatzea erabaki da. Egoera honi, lasterketa hamabost minututan aurreratuko da tren zerbitzua handitu ahal izateko. Hauek izango dira irteera orduak: 09:15tan gurpildun aulki eta handbike partaideak, 09:20tan patinatzaileak eta 09:40tan lehen korrikalariak”:
220 metro gehiago, aurten
Irungo Bentetan, Elizatxo Hiribidean, ohiko ibilbidean dagoen zubia eraitsi eta gero, lasterketa Letxunborro hiribidetik 220 metro inguru desbideratu egingo da. 2014an ibilbide aldaketa egin zenetik, lasterketak 20 km zehatz izan ditu, “orain beraz 20 km eta 220 metro izango ditu”. Bi urtez, bederen, ibilbide hori izango du Behobia-Donostia lasterketak.