Eñaut Urkaregik, honako emaitzak lortu zituen junior mailako proba desberdinetan: brontzezko domina, bakarkako Kilometro proban; zilarrezko domina, talde jazarpen proban (Kimetz Aranburu, Aimar Capdequi, Juan Cardona eta Ander Otegirekin batera); eta, brontzezko domina B finala irabazita, bakarkako jazarpen eta abiadura probetan.
Izaro Etxarrik, berriz, junior mailako taldekako abiadura proban, urrezko domina lortu zuen, Naiara Espinosarekin eta Irati Mitxelenarekin hirukotea osatuta. Espainiako errekorra lortu zuen taldeak.
Hainbat proba ezin izan zituzten lehian jarri, belodromoan itoginak zirela-eta. Belodromoa estalia izan arren, hainbat zuloetatik ura pistaraino erortzen zen, eta tarteka lehiaketak eten behar izan zituzten, eta baita bertan behera utzi ere.