Euskal Herriko Bollotopaketen aurkezpena egingo dute Andoainen

Aiurri 2024ko api. 8a, 11:17

Euskal Herriko Bollotopaketak izango dira Leitzan, apirilaren 26tik 28ra bitarte. Hala, aurkezpenak egiten ari dira, tokian-tokian, baita Buruntzaldean ere. 

Ostegun honetan izango da hitzordua, Andoainen: 16:30ean, tortilla eta txapa tailerra egongo dira Irunberri elkartean. Ondoren, Bastero kulturgunearen kanpoaldean, Bollotopaketen aurkezpena egingo dute, arratsaldeko 18:30ean. Jarraian, trikipoteoa izango da, iluntzea borobiltzeko. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!