Iragan asteburuan jokatu zen, hain zuzen ere, Gasteizko Mendizorrotza pilotalekuan, Araba-Gipuzkoa arteko partida. Gipuzkoarrek garaipena eskuratu zuten Ortiz de Mendibil eta Murgiondo arabarren aurka.
Hasiera batean, partida berdindua zegoen arren, arabarrek aurre hartu zuten 8-6 ko markagailuarekin. Bikote gipuzkoarrari tamaina hartzea kostatu zitzaion, baina pilota motela aterata 12 tanto jarraian egin zituzten eta, beraz, markagailua iraultzea lortu zuten. Etxabek jokoaren aginte makila hartu eta aurkaria atzeko koadroetan kokatuarazi zuen; Berozek, berriz, aukera zuen bakoitzero, txokoan pilota moztu eta aurkariak deseroso jartzea lortu zuen.
Txapelketa honetan Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Iparraldeko selekzioak ari dira parte hartzen, ligaxka formatuan. Partida baten faltan, eta asteburuko arabarren aurkako garaipenaren ostean, Gipuzkoako ordezkariak jada sailkatuta dira maiatzean Gasteizen jokatuko den final handirako.