Aiztondoko antzerkialdia abiatzear da

Aiurri 2024ko api. 10a, 11:28

Gora Teloia! izenburupuan ospatuko dute Aiztondoko II. Antzerkialdia. Aduna, Asteasu, Larraul eta ZIzurkilgo udalek antolatuta, hainbat antzezlanekin gozatzeko aukera eskainiko du antzerkialdiak, gaurtik hasi eta apirilaren 26ra arte

Asteasun abiaraziko dute, gaur bertan, Aiztondoko II. antzerkialdia. Pello Errota ikastetxean, Uxa uxa beldura antzezlana izango dute ikusgai. Aurreantzean, eta hilabete bukaera arte, hainbat antzezlan izango da ikusgai.

Iaz abiatutako bideari eutsi diote Aduna, Asteasu, Larraul eta Zizurkilgo udalek. Pili Legarra Asteasuko alkateak azaldu duenez,  «Udalerrietako bakoitzak bere aurrekontuarekin programazio mugatu bat baino ezingo luke eskaini eta lau herriek ekarpena eginda, antzerki aldi indartsu eta interesgarri bat antolatu dugu. Lankidetza horri esker, ia hilabete osoa hartuko duen programazioa eskaintzeko moduan izango gara lau herriak».

Adin tarte ezberdinetara egokitutako obrak ikusteko aukera izango dela azpimarratu du Kristina Rodriguez, Adunako alkateak: «Umeak antzerki mundura hurbildu eta gaztetxoei zuzendutako antzezlan ezberdinak eskaintzen jarri ditugu gure indarrak». Programazioan, isla berezia izango dute, beraz, haur eta gaztetxoei zuzendutako antzezlanek. Bailarako ikastetxeek ere parte hartuko dute euren emanaldiak eskainiz eta, agerraldian parte hartu duten alkateek eskerrak eman nahi izan dizkiete, eszenatokira igotzeko agertu duten prestutasunagatik.

Helduentzako programazioa aipatu du Maite Amenabar Zizurkilgo alkateak: Adunan, Asteasun eta Zizurkilen emanaldi bana prestatu dute horretarako. «Adunan, adibidez, 'Kutsidazu bidea, Ixabel ' lana ikusteko aukera izango da hilaren 17an, frontoian; Asteasun, berriz, Zuhaitz Gurrutxagaren Futbolistok eskainiko dugu udaletxeko ikus-entzunezkoen aretoan apirilaren 25ean; eta Zizurkilen, apirilaren 21ean, Atxulondo kultur etxean, Jon Plazaolaren umoreaz gozatzeko aukera izango da Irabazi izeneko emanaldiarekin».

 
II. Aiztondoko antzerkialdia
  • Apirilak 10, asteazkena
    Asteasu. 15:00. Pello Errota eskolan Uxa Uxa beldurra antzerki lana.
  • Apirilak 15, astelehena
    Zizurkil 11:00. Atxulondo kultur etxean Haur Hezkuntzako 3 -5 mailetako ikasleentzat Beldartxo jatuna.
  • Apirilak 16, asteartea
    Zizurkil 11:00. Atxulondo kultur etxean LHko 1-3ko ikasleentzat Frankestein lana.
  • Apirilak 17, asteazkena
    Zizurkil 11:00. Hodei magoa lana eskainiko dute LHko 4-6 mailakoentzat Atxulondo kultur etxean.
  • Apirilak 18, osteguna
    Zizurkil 11:00. Otaño eta San Millan ikastetxeetako ikasleen saioa Atxulondo kultur etxean.
  • Apirilak 19, ostirala
    Aduna 21:30. Adunako pilotalekuan Kutsidazu bidea, Ixabel antzerki lana.
  • Apirilak 21, igandea
    Zizurkil 19:00. Atxulondo kultur etxean Jon Plazaolaren Irabazi. Sarrerak 3 euroan.
  • Apirilak 23, asteartea
  • Larraul 18:00. Gune polibalentean Yogi ipuinak lana.
  • Apirilak 24, asteazkena 
    Asteasu 15:15. Pello Errota eskolan Munduari bira 80 egunean antzerki lana.
  • Apirilak 25, osteguna
    Asteasu 19:30. Udaletxeko ikuskizun aretoan Futbolistok antzerki lana, Zuhaitz Gurrutxagarekin.
  • Apirilak 26, ostirala 
    Aduna 16:15. Elordi elkartean Egunen batean obra
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!