Euskal Herriko Bolleren topaketak izango dira apirilaren 26tik 28ra Leitzan eta gaur itxiko da izen-ematea. Horren berri emateko, Buruntzaldeko aurkezpena egin zuten Andoainen, atzo arratsaldean. Lehenik, Irunberrin izan ziren txapak egiten eta tortillak kozinatzen. Ondoren, Basteroko sarrerara hurbildu ziren topaketen aurkezpena egiteko. Hitzordua borobiltzeko, trikipoteoa izan zen Kale Nagusian barrena, Gaztelutxo tabernara arte. Informazio gehiago, datorren asteko astekarian.