Laguntza lerroak:
- Merkataritzan eta ostalaritzan errotulaziorako nahiz webgune eta programa informatikoetarako dirulaguntza eskatzeko epea zabalik izango da, apirilaren 22tik ekainaren 16ra bitartean.
- Hogeita hamar urtetik beherako andoaindarrek eskatu ahal izango dute dirulaguntza Udako Unibertsitateetan egiten diren ikastaroak egiteko.
- Aisialdiko begirale eta zuzendari titulua eskuratzeko ikastaroak egiteko dirulaguntzak eskatu ahal izango dira irailaren 11tik urriaren 14ra.
Azken horri dagokionez, eskaerarekin batera ziurtagiria, ordaindutako matrikularen zenbatekoa eta ikastaroaren xehetasunak ziurtatzen dituen agiria aurkeztu beharko ditu. Udalak 12.500 euro aurreikusi ditu dirulaguntza lerro honetarako.