EH Bildu nagusitu da eskualdeko zazpi udalerrietan

Jon Ander Ubeda 2024ko api. 21a, 22:48

EH Bildu nagusitu da Andoainen, Aiztondon eta Urnietan. Eta baita Gipuzkoan ere. Euskadiko emaitza osoa kontutan harturik, berriz, EAJ-PNV da bozkatuetan eta Lehendakaritza eskuratzeko hautagai nagusia.

Gipuzkoa

Udal hauteskundeetan, Espainiako Kongresurako bozetan eta gaurkoan EH Bildu indartsu dagoela ikusi da. Botoen %40 eskuratu du Otxandianoren alderdiak, ia %10eko aldea ateraz Pradalesen EAJ-PNVri.

Andoain

EH Bildu sortu zenetik, inoizko emaitza onena eskuratu du Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan. Hauteskunde guztietan garaile da, Andoainen. Eta alde handiarekin, gainera. Hegemoniko bilakatu dela esan daiteke.

Amasa-Villabona

Antzeko gauza esan daiteke EH BIlduri dagokionez. Botoen %52a lortu du EAE mailako hauteskundeetan.

Urnieta

EAJ-PNV lehen indarra izan da, hauteskunde gehienetan. Oraingoan, ordea, joera aldaketa bat antzematen da. Azken bi hauteskundeetan, Kongresuan eta Legebiltzarrerakoan, EH Bildu izan da lehen indarra. Lehia estua dago bi alderdi abertzaleen artean, eta PSE-EE, oso atzean, hirugarren postuan sendotu da.

Zizurkil

EH Bilduk gehiengo osoz agindu ohi du, udaletxean. Gehiengo hori gainerako hitzorduetara zabaltzen da.

Asteasu

Garai batean abertzaleen artean parekotasun handiagoa zegoen, baina azken urteotan EH Bildu nagusitzen ari da. Gaurkoan, hamarretk sei boto Otxandianoren alderdiarentzat izan dira.

Aduna

Ezustekorik ez da izan eta EH Bildu izan da nagusi.

Larraul

Udalerrian PSE-EE alkatetzan dagoen arren, udalerriz gaindiko hauteskundeetan EH Bildu nagusitzen da. Gaurkoan ere hori gertatu da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!