Erremontea

Jabalerak eta Goikoetxeak irabazi dute Erremonteko Berria txapelketa

Aiurri 2024ko api. 22a, 09:32

Jabalera eta Goikoetxea gailendu ziren Gurrutxaga-Aiestaran bikotearen aurka, Berria txapelketan (4-15, 15-12 eta 1-8). Jabalera izan da protagonista nagusia lehen eta hirugarren setean. Garaipena bere eskuetatik igaro da.

Berria txapelketako finalak pilotari nagusi bat eduki zuen: Jabalera. Maila bereziki handia erakutsita, onenekin lehiatzeko gai dela argi utzi zuen. Goikoetxeak, berriz, Berria txapelketan debuta egin eta ibilbidea modu ezin hobean hasi zuen.

Partida urdinen nagusitasunarekin hasi zen eta, batez ere, Goikoetxearen sakeen nagusitasunekin. Hala ere, Jabaleraren erritmora joan zen lehen jokoa. Bigarren jokoa, berriz, guztiz ezberdina izan zen. Gurrutxagak eta Aiestaranek erritmoan eta jokoaren mailan koska bat egin zuten gora. Horiek horrela, set parekatua jokatu zuten lau pilotariek, eta, azkenean, gorriak gailendu ziren.

Azken joko erabakigarria Goikoetxearen akats batekin hasi zen. Aiestaranek segidan bi pasa egin zituen eta urdinek sakea hartuta jarraian egin zituzten tanto guztiak. Jabalerak lau tanto egin zituen, bata bestearen atzetik, eta 1-2tik, 1-6kora pasata. Azken-aurreko tantoa Goikoetxeak lortu zuen, saketik, eta Gurrutxagaren akats batekin amaitu zenfinala.


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!