Gipuzkoako Herriarteko txapelketa aurkeztu dute

Aiurri 2024ko api. 25a, 11:24

Esku pilotako, pala modalitateetako eta zesta puntako kanporaketak zehaztu dituzte. Andoainek esku pilotan eta bi pala modalitateetan parte hartuko du. Aduna eta Amasa-Villabona, soilik, esku pilotan arituko dira.

Esku pilotako Herritarteko Txapelketa

Andoainek, zuzenean, final laurdenak jokatuko ditu. Zaldibidea eta Idiazabalen arteko irabazleak Altzoren aurka jokatuko du final zortzirenetan; irabazleak, final laurdenetan, Andoainen aurka lehiatuko du (ekainaren 2an eta 9an).

Adunak Azkoitiari irabazi beharko dio final zortzirenetara igarotzeko. 

Amasa-Villabonak Bergararen aurka jokatuko du lehen partida. 

Paleta gomazko Herriarteko Txapelketa

Andoainek, zuzenean, final zortzirenak jokatuko ditu, eta Deba-Aia herrien arteko irabazlearen aurka lehiatu beharko du.

Larruzko paleta eta pala motza, Herriarteko txapelketa

Andoainek lehen partidan, final laurdenetan, Oiartzunen aurka jokatu beharko du. Irabaziko balu Ordiziaren aurka lehiatuko da, finalerdietan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!