Santa Krutz eguna ospatuko da Azkorteko ermitan

Aiurri 2024ko api. 26a, 10:47

Santa Krutz eguna ospakizun eguna izaten da Buruntzaldean, baita Urnietan ere. Horrela, Txintxarri  komunikabideak zabaldu bezala, askotariko hitzorduak izango dira egun horretan bertan, maiatzaren 3an, hain justu ere, eta maiatzaren 5ean Azkorteko ermitan.

Lehen hitzorduaren antolaketa-lanetan aritu da Urnietako Udala. Igandeko egitaraua, berriz, Ttakun elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak ondu dute. 

Maiatzak 3, ostirala

  • 11:00: meza, Azkorteko ermitan.
  • 12:30: bertsolarien eta trikitilarien emanaldia. Bertsotan ariko dira Anjel Larrañaga eta Aritz Igarzabal, Ansorregiren eta Larrañagaren eskusoinuen laguntzaz.

Doako autobus-zerbitzua edukiko dute Azkortera igo nahi dutenek, honako ordutegi honetan:  09:30etik 14:00etara, Urnietako Pintore kalean (azken aldiz 12:00etan igoko da ibilgailua). 

Maiatzak 5, igandea

  • 10:00: tabernaren irekiera. Haragi egosia, odolkia, txorizoa eta edari freskoa eskainiko dute bertaratzen direnentzat.
  • 11:00: meza, Azkorteko baselizan. Alboka abesbatzak abestuko du elizkizunean.
  • 12:00: herri kirolen erakustaldia eta trikitilariek girotutako erromeria.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!