Beñat Iguaran nagusitu zen Orioko saioan, Gipuzkoa Bertsotan txapelketan

Aiurri 2024ko mai. 6a, 13:56

Aurrera darrai Gipuzkoa Bertsotan udaberriko sailkapen-faseak. Azken asteburuan, bi geldialdi egin ditu txapelketak: Orion eta Legorretan. Bada, bietan, eskualdeko bertsolariak izan dira oholtza gainean. Hurrenez hurren, Beñat Iguaran Amondarain amasa-billabonatarrak eraman zuen garaipena, Orion, 316,5 puntu eskuratuta. Bide beretik, eskolartekoetatik jauzi eginda, estreinakoz, kantuan aritu zen Beñat Zeberio Mateos asteasuarra, eta 258 puntu lortu zituen, Ane Zuazubiskar Iñarrak irabazitako saioan. 

Indarrez hartu ditu Gipuzkoako plazak bertsolaritzak. Azkenekoz, orain dela bost urte, 2019an izan zen Gipuzkoako Txapelketa. Bada, pandemia bat tarteko, gogo biziz datoz udaberri honetan bertsolariak, askotariko plazak hartu eta, oholtza gainean, kantuan aritzeko prest. Hori horrela, gaur gaurkoz, bertsolarien erronkari ondo baino hobeto erantzun diote entzuleek, saio askotako sarrerak agortuta baitaude. Hasi besterik ez da egin aurre sailkapen-fasea, baina martxa ederra hartu du lehiaketak, udazkeneko txapelketaren atarian. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!