Alebin Ligako azken jardunaldia egin da asteburuan, Tolosako Usabal kiroldegian

Aiurri 2024ko mai. 13a, 09:49

Iragan larunbatean, Tolosako Usabal Kiroldegian, Alebin Ligako 7. eta azken jardunaldia izan zuten Buruntzaldeako igerilariek, benjaminen KZL/Test jardunaldiaren ostean.

Iraupen ertaineko edo lau estiloetako probak izan zituzten alebinek; 200 metro estilo librean eta 400 metro banakako lau estiloetan lehiatu ziren. Bi proba horietan aritu ziren Aitor Ormazabal, Oier Jauregi, Itxaso Iparragirre, Izaro Bautista eta June Apeztegia. 200 librean eta lau estiloetako 100 metrokoan, aldiz, Lier Cespedes eta Ander Martínez aritu ziren.

Lau estiloetako proban, guztiek Alebin mailako Gipuzkoako Txapelketarako gutxienekoa egitea lortu zuten. Itxaso Iparragirrek lau estiloetako 400 metroko Euskal Herriko gutxienekoa ere lortu zuen, gainera. Proba horretan, bigarren sailkatu zen Iparragirre eta baita 200 librean ere.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!