Erremontea

'Erremontari Herriz Herri' aurkeztu dute Miramonen

Aiurri 2024ko mai. 14a, 09:38

2024tik aurrera Erremontarik jarraipena izango du: Erremontea beste herri batzuetara zabaldu nahi izan dugu, jendeari kirol hau modu zuzenean eta ikusgarrian ezagutzeko aukera emaneko".

Proiektuaren arrakasta ikusita, aurten, urrats bat gehiago eman dute, eta 17 herritara zabalduko da erremontea. Honatx proiektua babestu eta bultzatu nahi izan duten herriak: Aizarnazabal, Bergara, Urnieta, Lekunberri, Andoain, Hondarribia, Ordizia, Altsasu, Pasaia, Zumarraga, Amasa-Villabona, Hernani, Beasain, Arrasate, Zestoa, Errenteria eta Zumaia.
 
Aurtengoan, herri bakoitzak bere egutegira egokituko du Erremontari Herriz Herri jaialdia, festa garaian edo herriko ekintza bereziren batean. Oriamendi enpresaren helburu nagusia erremontea zabaltzea eta jendearengana hurbiltzea izanik, jaialdiak doakoak izango dira, ezagutza prozesua errazteko asmoarekin.
 
Jaialdi bakoitzean bi partida jokatuko dira, set formatuan. Gainera, Oriamendik herri bakoitzarekin elkarlanean, diseinu bereizgarriak eta pertsonalizatuak sortuko ditu, komunikazioa hobetzeko.
 
Aurkezpenean izan dira erremontariak, 17 udaletako ordezkariak, ETBko Joseba Urkiola kirol zuzendaria, Azahara Dominguez Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde antolaketako diputatua, Iñigo Garcia Turismo Zuzendaria eta Oriamendiko Xabi González gerentea. 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!