Harbidea zazpitan zapalduko dute eta, horrez gain, sei mendate. Andoaingo Txirrindulari Eskolako bi partaideak munduko onenenkin ariko dira, Espainiako selekzioarekin.
Gema Pascual hautatzaileak seikotea osatu du. Honakoa: Paula Ostiz, Leyre Almena, Irene Moreno, Esmeralda Racionero, Izaro Etxarri adunarra eta Irati Aranguren usurbildarra.
Irteera 13:30ean izango da eta lehenengo txirrindulariak 15:30ak aldera iristea espero da.