Eskualdeko hainbat txokotan eusten diote San Isidro eguna ospatzeko ohiturari.
Amasan esaterako, egitarau hauxe izango dute:
10:00 Meza Amasako San Martin elizan
12:00 Bertso-saioa eta trikitilariak
14:00 Bazkaria Uxo-toki elkartean
Asteasun ere egun handia izaten da gaurkoa. Ostiralean jarri zuten martxan egunari lotutako egitaraua, lehen sektoreak bizi duen egoeraren inguruko hitzaldi-solasaldia eginez. Gaurko egitaraua, berriz, honakoa izango da:
11:00 Meza
11:40 Umeen herri kirol erakustaldia. Ondoren, barrikotea trikitilarien laguntzaz.
14:00 Bazkaria Iturriondo jatetxean.
Zizurkilgo herrigunean ere ospatzen dute San Isidro eguna:
12:30 Herri kirolak. Harri-jasotzen Lierni Osa eta Ainitze Zumeta. Aizkoran, Julen Gabirondo eta Joseba Otaegi.
14:00 Bazkaria Iriarte jatetxean, Beñat Iguaran eta Asier Azpiroz bertsolariekin
18:30 Umeen arteko pilota partidak, Intxaur pilotalekuan.