AIZTONDO NKTk Gipuzkoako txapelketako finala jokatuko du Toloboleiren aurka

Aiurri 2024ko mai. 20a, 12:51

Ligako kadete mailako talde indartsuenak lehiatuko dira larunbatean, goizeko 09:30ean, Donostiako Pio Baroja kiroldegian. Bi taldeak porrota ezagutu gabe iritsi dira finalera, eta bien kasuan, finalerdietako emaitzak 3-1 ekoa izan dituzte. Urteko azken partidako lehia ikusgarria izango da. 

Bestalde, Aiztondotar infantil taldeak porrot gogorra jaso zuen finalerdietan Ostadaarren aurka, 3-0 galduaz. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!