Elkarteratzea deitu du Tolosaldeko Mugimendu Feministak maiatzaren 28an

Irune Alfonso 2024ko mai. 23a, 12:59

Andragora

Atzo Tolosaldeko Mugimendu Feministak agerraldia egin zuen indarkeria matxista salatzen; zehazki, Tolosako osteopatak eginiko sexu-erasoak mahaigaineratu zituzten. Gainera, lehen salaketa jarri zenetik lau hilabete beteko diren une honetan, kalera irteteko beharra azpimarratu zuten. Guztira hamar emakumek salatu zuten erasoa. 

Tolsoaldeko Mugimendu feministak babesa eta elkartasun osoa adierazi zien emakumeei: "Bizi dugun sistema judiziala oso gogorrada eta gure babesa helarazi nahi dizuegu prozesua bizitzen ari zaretenoi. Txalotzekoa da gizon honen erasoak jasan dituzuen emakumeok eman duzuenurratsa. Elkartu eta ahalduntze ariketa eredugarria egiten ari zarete. Bain txalotzearekin ez dugu nahikoa; hitzetatik ekintzetara jo behar dugu. Horretarako,datorren maiatzaren 28an eskualdeko elkarretaratzea gauzatuko dugu Tolosako Emakumeon Plazan arratsaldeko 19:00tan. Guk sinisten dizuegu, zuekin gaude, eta zuekin egongo gara!"

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!