Nura Ariztimuño eta Iker Mujika andoaindarrak Hernanin lehiatuko dira, ekainaren 15ean

Aiurri 2024ko mai. 23a, 13:26

Iker Mujika, Nura Ariztimuño eta Manex Mendizabal, hurrenez hurren.

Sorabox Boxeo Klubak antolatuta, hainbat borrokaldi ikusteko aukera egongo da Hernaniko Kiroldegian, ekainaren 15ean, arratsaldeko 18:00tan hasita. Ate irekiera 17:30ean izango da.

Hainbat boxeolariren artean, Nura Ariztimuño andoaindarra eta Iker Mujika adunarra egonen dira, azken honek, debuta egingo du boxeoan. 

Sarrerak 15 euro balioko ditu aldez aurretik erosita, eta 20 euro momentuan. Honako salmenta puntuetan erosi ahal izango dira sarrera: Anoeta boxeo eskolan, Sorabox-en, Boxtrainning-en, Gain tabernan, Atxur tabernan, Tripontzi tabernan, Ekos tabernan eta Bitan Bat gimnasioan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!