Musikaldi, musika eskolen festa erraldoia

Ainhoa Gil 2024ko mai. 25a, 21:09

Musika izan da gaur nagusi. Euskal Herri osoko 53 musika eskoletako ikasle eta irakasleak Ibarran eta Tolosan elkartu dira, hamarnaka emanaldi eta kalejirarekin giro ikusgarria sortuz. 2700 musikari inguruko bildu dira guztira. Loatzo Musika Eskola eta Eduardo Mocoroa Musika Eskola izan dira antolatzaile.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!